Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abantzu Pilota Klubak eta Eskola Kirolak elkarlanean antolatuta, Gaztetxoen Banakako Santa Kutz Pilota Txapelketa abian da aurten ere. XIV. edizioa den hau pasa den astean hasi zen.
Txapelketan benjamin eta alebin mailako pilotariek parte hartzen dute, eta pilota eskolan nahiz eskola kirolan dabiltzan haurrek dute aukera bertan aritzeko. Partidak astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 16:45ean jokatuko dira frontoi zaharrean. Hala ere, eguraldi txarra izanez gero, lehiaketa kiroldegiko frontoira lekualdatuko da.
Lehiaketaren finalak maiatzaren 2an jokatuko dira, Santa Kutz jaietan.