Albisteak

Martxan da “IzanBidea” dinamika

IzanBidea dinamikaren baitan 25 lagun inguru gerturatu ziren Zestoatik Xoxotera pasa den larunbatean. Han, azpeitiar eta azkoitiarrekin batera argazkia atera zuten. Euskal preso, iheslari eta deportatuen egoerari irtenbidea emateko urratsak egitea eta kilometroak gauzatzea du helburu dinamikak. Datozen bi urtetan eramango da aurrera kanpaina eta erronka 3.127.326 kilometro egitea da, hau da, Euskal Herrian dauden biztanle kopurua kilometrotara eramatea.
Bide horretan, larunbat arratsalderako  “500 km baietz!” ekimena deitu du Zestoako Sarek eta lau bizikleta estatikoei eraginez, 500 km sinboliko osatzea du helburu, 125 km bizikleta bakoitzak, arratsaldeko 15:30etatik 19:30era bitartean. Ondoren bertso poteoa izango da.
Dinamikaren izen bereko aplikazio bat ere sortu da, deskargatu eta izena ematen dutenen kilometroak kontatuko dituena



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide