Albisteak

Martxan da kiroldegiko bazkidetza kanpaina

Zabalik dago datorren urtean kiroldegian bazkide egiteko kanpaina. Onarturiko tasen arabera, martxan dauden bazkide-kategoriatan aurtengo prezioak mantenduko direla azaldu du Udalak. Hala eta guztiz ere, datorren urterako hainbat bazkide-kategoria berri gehitu dituzte eta beste zenbait berrikuntza ere egin dituzte.

2021eko bazkidetza egiterako orduan langabezian daudenek, elbarritasunen bat dutenek eta gutxieneko diru-sarrera batera iristen ez diren alargunek hobaria izango dutela esan du Udalak. Bestalde, urte osoko bazkidetza egitean, urte sasoiaren arabera, ordainketa proportzionala izango dela gogorarazi du: “Martxotik aurrera bazkide egiten direnek dagokien tarifaren zati proportzionala ordainduko dute”.

Berrikuntzak

Datorren urtean, 12 eta 15 urte bitarteko gazteei bazkide egin eta kiroldegiko hainbat instalazio erabiltzeko aukera emango zaie. Haur gaztetxoagoak dituzten familiek ere euren seme-alabekin hainbat areto erabili ahal izango dituzte. Zerbitzu hauek Gazte ordua eta Familia ordua izena izango dute eta ordutegi eta espazio mugatuak izango dituzte.

Hemen dituzue kiroldegiko tarifa guztiak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide