Albisteak

Martxan da mendian federatzeko kanpaina

Mendian federatzeko kanpaina martxan dela jakinarazi Agiro Mendi Klubak. 2008tik aurrera jaiotako haur, gazte eta nagusiek estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera izango dute. Aukeren artean, mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikleta daude.

Federatu nahi dutenek, hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte beharrezko agiriak. Orriak Potxolo liburu dendan eskura daitezke eta ordainketa Kutxabank-eko 2095 5033 1091 1850 6417 zenbakian egin beharko da. Behin ordainketa eginda, izen-emate orria eta ordainketaren agiria kiroldegira eraman beharko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide