Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu egitasmoko lehen ekintzak egin berri dituzte. Atzo arratsaldean, Zestoako urei eta Ertxiñako harriari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen Julian Serranok jubilatuen tabernan. Gaur goizean, berriz, bueltatxoa egitekoak ziren, baina eguraldi txarra dela eta, kiroldegian egin dute saiotxoa. Ondoren, hamaiketako eder bat egin dute. Hurrengo saioak abenduko lehen astean izango dira.