Albisteak

Martxan dira Udalekuak

Astelehenean (uztailaren 3a) hasi ziren Zestoan udaleku irekiak (3-8 urte bitarteko haurrekin) eta kirol udalekuak (9 urtetik gorakoekin). Udaleku irekietan herrigunean 89 haur ari dira parte hartzen. Horietaz gain, Iraetan (13 haur), Aizarnan (13 haur) eta Arroabean (8 haur) ere badira Udalekuetako taldeak. Beraz, guztira 123 haur ari dira parte hartzen Udalekuetan. 18 begirale eta bi koordinatzaileko lan-taldea dute aurtengo Udalekuek.

Azaleko minbiziaren kontrako kanpaina

Ostegun honetan (uztailaren 6a) azaleko minbiziaren kontrako kanpaina auzoetara iritsiko da, eta hilaren 13an egingo da minbizi horren kontrako saioa Zestoan. Azaleko minbiziaren kontrako kanpainaren baitan, informazioa banatzearekin batera, interesa duten pertsonei azaleko melanina maila neurtuko diete, eguzkiaren aurrean egon daitezkeen denbora jakin dezaten.

Ekimen horietaz gain, datorren ostiralean San Fermin eguna ospatuko dute udalekuetako haurrek. 11:15etan San Juan Egoitzako ospakizunean parte hartuko dute. Eta 12:30ean plazan ospatuko dute San Fermin eguna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide