Martxan dira Zestoako AEK euskaltegia eta Mintzalagun!

Aurten ere, euskaltegian aurrez aurreko klaseen ohiko eskaintza zabala dugu maila guztietan: astean 3 egunetan izango dira aurrez aurreko klaseak, tutoretza eta arreta pertsonalizatuarekin osatuz. Hauek dira eskainiko ditugun mailak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2. Aurrez aurreko klaseez gain, autoikaskuntza ere eskainiko dugu. Azken metodo hau oso egokia da euskaltegira etorri ezin dutenentzat, etxean modu autonomoan lan egiteko aukera ematen baitu, tutore baten jarraipenarekin. Gainera, euskara modu atseginagoan ikasi eta praktikatzeko, irteerak, mokadutxoak, tailerrak… ere antolatzen ditugu.

Horrez gain, Zestoako Mintzalagunek euskaraz hitz egiteko zure gaitasuna hobetzeko aukera eskaini nahi dizu: astean behin mintza-taldean bildu eta patxadaz hitz eginez. Primeran sentituko zara euskara praktikatuz eta lagun berriekin euskaraz eginez. Gainera, aurrez aurreko eskaintza osatze aldera, urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera luzatuko dugu. Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA zozkatuko ditugu.

Oraindik ere ezohiko egoeran jarraitzen dugunez, beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditugu mintzapraktika talde eta aurrez aurreko saioetan..

IZENA EMATEKO epea zabalik dugu, hementxe aurkituko gaituzu: bidali whatsapp-a edota deitu 670 420 048 zenbakira, idatzi zestoa@aek.eus edo pasatu euskaltegitik, Kultur Etxeko beheko solairuan dugu bulegoa.

Zure zain gaude, IKASI ETA PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide