Albisteak

Martxoaren 18an jokatuko da Zestoako 40. Herri Krosa

40. herri krosa jokatuko da martxoaren 18an, igandea Zestoako Atletismo Taldeak eta Udalak antolatuta. Izen emateko epea zabalik da jada, www.herrikrosa.eus atarian bost euro ordainduta. Egunean bertan ere izen emateko aukera izango da hamar euro ordainduz. Lasterketan parte hartu nahi izanez gero, hasi baino orduerdi lehenago izena ematea beharrezkoa da.

Aurten ere bi ibilbide izango dira. Lehen aukera, bira bakarreko itzulia izango da 2.770 metro. Bigarren aukera aldiz, hiru birako itzulia, 8.630 metro. Ibilbide motzean 2002. urtean edo lehenago jaiotakoek hartu dezakete parte, eta ibilbide luzean 2001. urtean edo lehenago jaiotakoek. Proba goizeko 11:30ean hasiko da.

Gaztetxo eta haurrek ere herri krosean parte hartzeko aukera izango dute. 10:00etan hasi eta 10:45ak bitartean hainbat lasterketa egingo dituzte. Txikienen txanda izango da aurrena, 10:00etan eskolaurreko neska-mutilak Gurutzetik plarazarako ibilbidea egingo dute. 10:05ean aldiz, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako haurrek 300 metrotako ibilbidean korrika arituko dira.

Ondorengoak izango dira gaztetxonen lasterketak:

10:15 – Benjamin neskak eta mutilak (2008-2009): 600m.

10:30 – Alebin neskak eta mutilak (2008-2009): 1.350m.

10:45 – Infantil neskak (2004-2005): 1.800m.

Infantil mutilak (2004-2005): 2.250m.

Sari banaketa eguerdiko 12:30ean izango da. Lasterketa amaitzen denan, parte hartzaile bakoitzak oparia eta hamaiketakoa izango du plazan. Helduen krosean parte hartzen duten ibilbide bakoitzeko lehenengo bost sailkatuek eta helmugara iristen den lehenengo herritarrek jasoko dituzte sariak. Benjamin, alebin eta infantil kategorietan aldiz, lehenengo hiru postuetako korrikalariei zein herriko lehenengo sailkatuek jasoko dituzte sariak.

Oharra: eskolako dutxak parte-hartzaileentzat eskuragarri izango dira

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide