Albisteak

Martxoaren 19an jokatuko da aurtengo Herri Krosa

Zestoako Atletismo Taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako Zestoako Herri Krosaren 41. edizioa izango da aurtengoa. Jai eguna denez, martxoaren 19an jokatuko da, asteartea. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete www.herrikrosa.eus web orrian edo kiroldegian. Aurrez izena ematea 5€ ordaindu beharko da. Lasterketa egunean ere izena eman daiteke, 10€ ordainduta.

Urtero legez, haur, gaztetxo zein helduei zuzendutako lasterketak egongo dia. Txikienen lasterketekin emango diete hasiera egunari. Goizeko 10:00etan izango da euren txanda. Ondoren, 10:15etatik aurrera, benjamin, alebin eta infantil kategorien unea izango da. Azkenik, 11:30ean, helduen unea iritsiko da.

Azken urteetan bezala, helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte. Bata motza izango da (2.770m) eta bestea luzea (8.630m). Bi lasterketak ordu berean hasiko dira. Azkarren iristen diren lehen bost korrikalariek sariak jasoko dituzte, baita lehenengo herritarrek ere. Gainera, gainontzeko lasterkari guztiek oparia eta hamaiketakoa izango dute amaieran.

Hemen informazio gehiago:

GAZTETXOEN LASTERKETAK
10:15 benjamin neskak (2009-2010) /B bira / 600 m.
           benjamin mutilak (2009-2010) /B bira / 600 m.
10:30 alebin neskak (2007-2008) / B2 / 1.350 m.
            alebin mutilak (2007-2008) / B2 / 1.350 m.
10:45 infantil neskak (2005-2006) /A1-B2 / 1.800 m.
           infantil mutilak (2005-2006) / B3 / 2.250 m

HELDUEN LASTERKETA

11:30 –  1 Birakoa, 2.770m.2004 urtekoak eta aurrekoak.
              2 Birakoa, 8.630m.2003 urtekoak eta aurrekoak.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide