Martxoaren 27an izango da Udaleko garbitzaile postua betetzeko lehenengo froga
Danbolin— 2018-03-16Zestoako Udalakeko plantillan sortuko den garbitzaile postua betetzeko oposizio-lehiaketako lehenengo froga izango da martxoaren 27an, goizeko 10:00etan, Zestoako Herri Ikastetxean. Guztira, 68 dira onartuen zerrendan daudenak eta froga egingo dutenak.
Eskaintzen den lanpostua lanaldi osokoa izango da, udalak finkatzen duen ordutegi eta egutegiarekin. Langilearen egitekoa publikoak edo udalarenak diren eraikin eta instalazioak garbitzea izango da.