Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

IX. Erniarraitz bertso sariketako finala jokatuko da gaur, iluntzeko 22:00etan, Azpeitiko Gaztetxean. Finalistetako bat izango da Aitor Salegi bertsolari zestoarra. Pasa den martxoaren 4an Zestoako Kultur Etxean jokatutako kanporaketan lortu zuen finalerako txartela Salegik.
Lehen kanporaketa Azkoitian jokatu zuten otsailaren 18an eta Aratz Igarzabal gabiriarra nagusitu zen saio hartan. Bigarren kanporaketa aldiz, Errezilen izan zen eta Eneko Araiztegi izan zen garaile. Zestoan jokatu zen azken kanporaketan, Aitor Bizkarra izan zen puntu gehien lortu zituen bertsolaria.
Gaur iluntzean Azpeitian jokatuko den finalean, Aitor Bizkarra, Aratz Igartzabal, Joanes Iparregirre, Haritz Mujika eta Eneko Araiztegirekin arituko da bertsotan zestoarra.