Martxoaren 8an zer? Asanblada irekia

Orain dela bi aste egin genuen martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, antolatzeko lehenengo asanblada. 20 bat lagun elkartu ginen eta martxan hasi gara, bihar elkartuko gara bigarren aldiz. Herriko emakume guztiak animatu nahi ditugu bihar, asteazkena, egingo dugun asanblada irekira.

Noiz: Otsailak 14, asteazkena, 19:00etan.

Non: Kultur Etxean

*Gurasoren batek haurra norekin utzi ez badu, etor dadila lasai, haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da eta.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide