Albisteak

Martxoko egitaraua iragarri du Gaztelekuak

Gaur emango diote hasiera martxoko ekintzei Gaztelekuan. Martxoaren 8ari begira, apaingarri moreak egingo dituzte gaur arratsaldean 3. zikloko gaztetxoek. Aste Santuan zer egin antolatzeko tartea ere hartuko dute hil honetan.

Ekintzetan parte hartzeko plazak mugatuak izango dira eta hori dela eta, orain arte bezala, ekintza guztietarako aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da, Whatsapp zenbaki honetan: 688 684 029.

Hona hemen egitaraua:

Martxoak 4: Apaingarri moreak (3. zikloa)

Martxoak 5 eta 6: Apaingarri moreak (DBH)

Martxoak 11: Aste Santuan zer? (3. zikloa)

Martxoak 12 eta 13: Aste Santuan zer? (DBH)

Martxoak 18 eta 25: Eskulana: ponpoia (3. zikloa)

Martxoak 26 eta 27: Jolas librea (DBH)

Martxoak 5 eta 26: Barbantxo Arroabean

Martxoak 12: Barbantxo Aizarnan eta Zestoan

Martxoak 16: “Udaberri tailerra” (1. zikloa)

Martxoak 17: “Kometa tailerra” (2. zikloa)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide