Albisteak

Maskara berrerabilgarriak banatzen hasi da Udala

Maskara berrerabilgarriak etxez etxe banatuko ditu Udalak datozen egunetan. Asteazkenean egin zuten lehen banaketa, Arrobean. Osasun krisiaren harira sortutako boluntario sareak hartu du lan hau egiteko ardura. Zestoako herrigunean atzo hasi ziren banaketarekin eta datozen egunetan amaituko dute. Herrigunean amaitutakoan, gainontzeko auzoetan banatuko dira.

Herriko jostun talde boluntario batek egin ditu maskarak. Bi tamainakoak egin dituzte: haurrentzat eta helduentzat eta herritar bakoitzari bana banatuko zaio.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide