Albisteak

Maskara berrerabilgarriak eskatzeko epea uztailaren 24an amaituko da

Zestoako Udalak eta herriko berrogei jostun boluntariok egindako maskarak banatzen aritu dira boluntarioak uztailean zehar. IbaƱarrietan, Arroabean, Narrondon, Zestoan, Iraetan, Arroaerrekan, Arroagoian eta Aizarnan banatu dituzte jada. Arroabeko baserrietan eta Akoan ere egin dute banaketa bertako boluntarioek, baina oraindik hainbat baserri-gunetara iritsi gabe dagoela ikusita, maskara etxera heldu ez zaien herritarrek Udaletxera (943 147 010) deitu beharko dute eskaera egiteko, uztailaren 24a baino lehen. Eskaera egin ostean musukoen bila noiz pasa daitezkeen esango diete harrerako langileek.

OHARRA: Oraindik banaketa egin gabe dagoen gunetako herritarrek izango dute maskarak jasotzeko lehentasuna.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide