Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako eta Arroabeko haurreskoletan online matrikulatzeko epea zabaldu berri dute. Izena emateko aukera ekainaren 8ra arte egongo da www.haurreskolak.eus webgunean. Modu presentzialean matrikulatzeko aukera ere izango da, ekainaren 1etik 8ra bitartean, haurreskoletan bertan. Horretarako ordutegia ezarri dute: goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Informazio gehiago:
Zestoa – Zubimusu 18behea / ekain.zestoa@haurreskolak.eus Telefonoa: 943895170
Arroabea – Narkis Balentziaga 10 / arroabehea.zestoa@haurreskolak.eus Teleofonoa: 943897054