Matrikulazioa zabalik AEK-n

Zu hemen zaude, AEK ere bai” leloarekin hasi du matrikulazio kanpaina AEK-k. Edonon zaudela ere, bertatik bertara duzulako AEK-ren euskaltegi bat, 100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan; horietako bat Zestoan. Zestoako AEKn, urtero bezala, euskara praktikoa ikasi eta lantzeko aukerarik onena eskainiko dizugu eta lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan-egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea; A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (online)

Zestoako AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, AIZU! Aldizkaria…

Informazioa gehiagorako, zatoz gure bulegora: Kultur Etxean aurkituko gaituzu! Astelehenetik ostegunera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara.

Telefonoa: 670420048

Emaila: zestoa@aek.eus




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide