Albisteak

Matrikulazioa zabalik irailaren 21era arte Zestoako AEK euskaltegian

2018/2019 ikasturtea hastear da Zestoako AEK euskaltegian, eta izena emateko epea zabalik dago irailaren 21era arte. Zu hemen zaude, AEK ere bai leloarekin ekin dio ikasturte berriari. Euskaltegiak eskaintza zabala du ikasleentzat, hasi oinarrizko mailatik eta maila altuenera artekoa [A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 (internetez)]. Lanerako tituluren bat behar izanez gero ere, lortzeko aukera dago.

Hasierako mailak taldekako klasetan ematen dira, astean zortzi orduz. Klaseak bi ordukoak izaten dira, astelehenetik ostegunera. Maila altuagoetan, autoikaskuntza eskaintzen du euskaltegiak; astean lau edo bost orduko lana etxean, eta euskaltegian ordu erdiko tutoretza bat eta ordu eta erdiko mintza-saio bat.

Euskaltegiko bulegoa Zestoako Kultur Etxean dago, eta iraileko bulego-ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:00etara goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez.

Aurreko ikasturteetan bezala, Zestoan erroldatuta dauden ikasleek Zestoako Udalak ematen dituen beka jasotzeko aukera izango dute aurten ere.

Informazio gehiago nahiz izanez gero, interesatua Kultur Etxean dagoen bulegotik pasa daiteke, zestoa@aek.eus helbidera idatzi edota 670 420 048 telefonora deitu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide