Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2016/2017 ikasturtea hastear da Zestoako AEK euskaltegian. Kurtso horretarako matrikulazioa zabalik dago irailaren 22ra arte. Zestoako AEK euskaltegiak eskaintza zabala du ikasleentzat, oinarrizko mailatik mailarik gorenerainoko eskaintza.
Euskaltegiak Zestoako Kultur Etxean duen bulegoaren ordutegia: 10:00-13:00 / 17:00-20:00. Gainera, Zestoan erroldatuta dauden ikasleentzat eskaintza berezia dago aurten ere: %80ko asistentzia izaten badute, Udalak matrikularen %100 itzuliko die ikasle horiei.
Hemen dituzue matrikularen xehetasunak:
Zestoako Udalak matrikularen %100 itzuliko die baldintza hauek betetzen dituzten ikasleei:
Ikaslea baja denean, matrikula itzultzeko baldintzak:
Jaso gabeko orduei dagokien matrikula 16-17 ikasturtean beste ikastaro batean matrikulatuz gero, deskontatu egin ahal zaio. Baja, ikaslearen abisua jasotzen den momentutik hartuko da kontuan.
Zestoako AEK euskaltegiarenkin kontaktatzeko joan Kuktur Etxean dagoen bulegora, deitu 670 420 048 zesnbakira edo idatzia zestoa@aek.eus helbidera.
IRUZKINDU