Memoria historikoaren jardunaldiak Portale Kultur Elkartean

Portale Kultur Elkartearen egitasmoetako bat memoria historikoa lantzea da. Zestoan memoria historikoari dagokionez ezer gutxi egin da, eta horregatik antolatu ditugu hitzaldiak eta Gurserako bisita gidatua.

  • Urriak 17, asteartea, arratseko 7etan hitzaldia: “Oroimena berreskuratuz tokiko ikerketen bidez”. Hizlaria: JAVI BUCES (Aranzadi elkarteko arkeologoa eta historialaria)
  • Urriak 24, asteartea, arratseko 7etan hitzaldia: “Egia, justizia eta erreparazioa”. Hizlaria: JOSU IBARGUTXI (Goldatu elkarteko kidea eta frankismoan 9 urtez preso egona)
  • Urriak 29, igandea. Gurseko kontzentrazio-esparrura bisita gidatua, Josu Txuekarekin. Gursen (Bearno) eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar 1939an.
    • Izena ematea urriaren 2tik 17ra: Potxolonean edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidean
    • Prezioa (bidaia + bazkaria): 35 euro; Portale Kultur Elkarteko bazkideek 25 euro



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.