Albisteak

Mendebaldeko Saharako egoera salatzeko elkarretaratze jendetsua izan zen atzo plazan

Mendebaldeko Sahararen egoera salatzeko elkarretaratze izan zen atzo arratsaldean plazan. Hainbat herritarrek egin zuten bat Zestoako Saharauien Kolektiboak eta Gazte Asanbladak luzatutako deiari.

Kontzentrazioan, manifestu bat irakurri zuten bi taldetako kideek. Sultana Haya aktibistak sahararrak jasandako erasoa gogor salatu zuten eta komunitate internazionalari giza eskubideak errespetatzeko eskatu zieten: “Giza eskubideak errespetatzea exijitzen diogu komunitate internazionalari justizia egin dezaten eta saharar herriari autodeterminazio eskubidea egikaritzen lagun diezaien”.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide