Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Eskualdeko Sahararren Kolektiboak deituta, Mendebaldeko Sahararen egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean plazan, Sahara libre eta Sahara askatu lemapean. Hainbat lagunek bat egin zuten deialdiarekin.
Antolatzaileek gogor salatu zuten Espainiar Gobernuak hartu duen jarrera: “Okupatzaile marokoarrei laguntzeko Espainiaren legez kanpoko jarrerak, konplikazio gehigarriak dakarzkio NBEk Mendebaldeko Saharan duen bake prozesuari, Marokoren eta Fronte Polisarioaren arteko zuzeneko eta baldintzarik gabeko negoziazioak hastea denean lehentasuna”. Bestalde, euskal gizarteko indar “politiko, sozial eta sindikalei” egoera hau salatzeko eskatu zieten, eta gatazka behin betiko konpontzea eskatzeko.