Albisteak

Mendi argazki rallya egingo da igandean

F11 Argazki Elkarteak eta Agiro Mendi Klubak elkarlanean antolatuta, mendiko argazki rallya egingo da datorren hilaren 17an, igandea. Haur zein helduek hartu ahal izango dute parte. Izena eman nahi dutenek zestoa.argazki@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko dute. Helduek, 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 16 urtetik beherako gaztetxoen izen ematea doakoa da.

Irteera goizeko 09:00etan izango da eta 13:30etan amaituko da. San Joanen emango diote hasiera rallyari eta toki berean amaituko da. Guztira, 4km inguruko ibilbidea egingo dute eta Parte hartzaile guztientzat hamaiketako egongo da.

Sariak:

  • Lehen sailkatua: 50€
  • Bigarren sailkatua: 30€
  • Hirugarren sailkatua: 20€
  • Lehen herritarra: 25€
  • Lehen gaztetxoa: 25€

Hemen duzue ibilbidearen mapa: