Albisteak

Mendi astearen balorazio oso ona egin du Agiro Mendi Kluba

Garazi Abasolo nutrizionistaren “Nola elikatu kirolean! Nola elikatu mendian!” hitzaldiarekin eman zitzaion mendi asteari hasiera. Elikadurak kirolean duen garrantziari buruz aritu zen Abasolo, eta hainbat kirol praktikatzeko nola elikatu behar den azaldu zuen. Ostiralean, berriz, Jon Artano herritarraren txanda izan zen. Interes handia piztu zuen emanaldiak eta 38 lagun inguru bertaratu ziren Alonderoko aretora. Irudi ederrak eta kontakizun interegarria eskaini zuen Artanok.

Azkenik, igandeko BTT irteeran 14 lagunen hartu zuten parte eta hamaiketako ederra ere egin zuten jubilatuen taberna. Datorren urterako planei dagokionean, beste formatu batean egitea da taldeak pentsatu duena.

Balorazio orokorrari dagokionean, taldekideek “parte hartze oso ona izan dela” adierazi dute eta eskerrak eman nahi izan dizkiete lagundu duten guztiei.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide