Albisteak

Mendi Astearen berri eman du Agiro Mendi Klubak

Urtero legez, aurten ere antolatu du Agiro mendi klubak Mendi Astea. Hemen egitaraua:

Azaroak 15, asteazkena

Arratsaldeko 19:15ean, Liam Zunzunegik “Toubkalera igoera eta Erg Cherbbi basamortuan trekkinga” 10 minutuko bideo emanaldia eskainiko du. Ondoren, Maddi Alberdi eta Juankar Alberdi aita alabek Manasluko trekkinga mendi emanaldia eskainiko dute.

Azaroak 17, ostirala

Arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean Mendiko Segurtasun Tailerra izango da kiroldegian, Rafa Zuzaren eskutik. Tailerrean izena emateko 665 756 952 telefonora idatzi beharko da.

Azaroak 18, larunbata

Goizeko 8:30ean Gurutzetik aterata, BTT zeharkaldia egingo dute: Zestoa-Azkoitia-Olaso auzoa-Aittola-Goltzibar-Zestoa. Jesus Mari Ibarguren “Rubio” eta Juan Karlos Iraolagoitiaren omenez.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide