Mendi irteera antolatu du Agirok larunbaterako
Danbolin— 2021-04-12
Mendi irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak larunbat honetarako. Ertxin mendiko zenbait meatzeen sarrera ikusteko bide bat berreskuratu dute eta bertatik egingo dute ibilbidea. Guztira, 8,5 kilometroko bidea egingo dute: Zestoa-Akoa-Kalbario-Punta-Autzo Gaina-Ertxin-Zestoa. Goizeko 9:00etan izango da irteera, Gurutzetik.
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 15a baino lehen eman beharko dute izena, eskolan. Covid-19arekin lotutako segurtasun neurri guztiak beteko direla azpimarratu dute Agiroko kideek. Ibilbide guztian musukoa jantzita izatea derrigorrezkoa izango dela gogorarazi dute.