Mendi irteera antolatu du Agirok larunbaterako
Danbolin— 2022-02-16
Agiro Mendi Klubarekin elkarlanean, mendizaletasuna lantzen ari dira eskola kirolean. Joan den azaroan, mendiarekin lotutako ekintzak egin zituzten entrenamenduetan. Larunbat, honetan, berriz, mendi irteera egingo dute eskola kirolean parte hartzen duten haur eta gaztetxoek. Kiroldegiko atarian bilduko dira goizeko 9:30ean eta handik Sastarrainera abiatuko dira. Agiretatik Olazabalera joango dira eta Ekain gailurrera igo ostean, Sastarrainera jaitsiko dira. Amaieran, hamaiketako ederra egingo dute plazan.