Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Sakana haranean zehar mendi zeharkaldia antolatu du Agiro mendi klubak ekainaren 11rako. 16 kilometroko ibilbidea egingo dute: Iturmendi-Santa Marina-Iruaitzetako begia-Baiza-Bakaiko-Iturmendi.
Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena Txoko Txiki tabernan ekainaren 8a bitartean. Ibilaldiaren prezioa hamar eurokoa izango da. Mendizaleak goizeko 8:00etan irtengo dira Gurutzetik, kotxetan.