Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urtarrilaren 25ean, larunbata, menopausiarako elikadura egokiari buruzko hitzaldi-tailerra egongo da Arroabeko eskola zaharrean. Jarduera goizeko 11:00etatik 12:30era izango da, eta bertan parte hartzea doakoa izango da.
Tailerrean, osasuna indartzeko eta pisua orekatzeko elikadura egokienaren gakoak azalduko dira. Parte-hartzaileek menopausia garaian funtsezko elikagaiak zein diren eta dieta orekatua nola mantendu dezaketen ezagutzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek 609 434 818 telefono zenbakira deitu dezakete.