Migrazio politika arrazisten aurka, sinatu autoinkulpazioa

Urtarrilaren 25ean autoinkulpazioa sinatzeko mahaia jarriko dute herritar batzuk Erdikalean, J’accuse kanpainarekin bat eginez, migrazio politika arrazista eta hiltzaileak salatu eta Korrikaren egunean migrazio prozesuan ziren 36 lagunekin muga pasatzeagatik urtarrilaren 28an Baionan epaituko dituzten ekintzaileen kargugabetzea aldarrikatzeko.
2024ko Korrika egunean Irun eta Hendaia arteko zubia migrazio prozesuan ziren 36 pertsonekin batera igarotzeko ekintza bategatik epaituko dituzte 7 lagun eta etorkin batzuei muga legez kanpo pasatzen lagundu izana eta talde antolatuko kide izateko akusazioari aurre egin beharko diote. Honen aurrean 2024ko azaro bukaeran ‘J’accuse’ autoinkulpazio kanpaina jarri zuten martxan zenbait eragilek eta dagoeneko 1.000tik gora herritar dira babesa emanez autoinkulpazioa sinatu dutenak.
Igande honetan, hilak 26, Ficoban 11:30ean hasiko den manifestazioa dago deituta eta Zestoatik ere elkartasun aletxoa jarri nahian autoinkulpazioak sinatzeko aukera egongo da larunbat goizean, 11:30-13:30 bitartean, Erdikalean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide