Albisteak
Menopausiarako elikadura egokia tailerra egongo da larunbatean Arroabean
— 2025-01-22Urtarrilaren 25ean, larunbata, menopausiarako elikadura egokiari buruzko hitzaldi-tailerra egongo da Arroabeko eskola zaharrean. Jarduera goizeko 11:00etatik 12:30era izango da, eta bertan parte hartzea doakoa izango da.
Tailerrean, osasuna indartzeko eta pisua orekatzeko elikadura egokienaren gakoak azalduko dira. Parte-hartzaileek menopausia garaian funtsezko elikagaiak zein diren eta dieta orekatua nola mantendu dezaketen ezagutzeko aukera izango dute.
Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek 609 434 818 telefono zenbakira deitu dezakete.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide