Albisteak

Merkatari elkarteko kideak gabonetako zozketarako txartelak banatzen hasi dira

Zestoan merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina abiarazi du, erosketak herrian egiteak duen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin.

Elkarteko establezimenduetan egiten diren erosketekin bezeroek Gabonetako zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte, doan. Herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro zozkatuko dituzte, 360 euroko bost saritan banatuta. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide