Lehiaketarekin amaitzeko, aurkeztutako marrazki guztietatik sei aukeratu ditu Zestoan elkarteak eta orain herritarrek, maiatzaren 10 bitartean, gehien gustatzen zaien irudia aukeratu beharko dute. Herritar bakoitzak behin eman dezake botoa, eta antolatzaileek maskota bat sortzeko izango dela irudi aukeratua kontuan izateko eskatzen dute.