Albisteak

Mikel Arregi alkatea Madrilgo Fitur azokan izan da

Fitur Nazioarteko Turismo Azoka zabaldu zuten atzo, asteazkena, Madrilen. Urola Kostako hainbat ordezkari izan dira bertan, horien artean, Mikel Arregi Ertxin alkatea.

Gipuzkoako turismo marka berria aurkeztu eta Urolako ondare turistikoa eta Zestoakoa mapan kokatu dituzte. Bide berdeen gune batean egon direla azaldu du alkateak eta Urolako bide berdea ezagutzera eman dutela. “Hona etortzearen helburua, gure atetxoa ikusgarri jarri eta hitzordu ezberdinak izatea da” adierazi du.

Bainuetxeko ordezkariekin hitzordua

Bainuetxeko ordezkariarekin bilduko da gaur goizean Arregi, beste eragile batzuekin batera. Momentu honetan Bainuetxearekin dituzten kezkak plazaratuko dituzte bileran. “Gipuzkoako bainuetxe bakarra da Zestoako eta horrek turismoan eta herriko lanpostuetan garrantzi handia du” nabarmendu du Arregik. Bainuetxeko langileek duten lan gatazkaren eta eraikinaren egoeraren inguruan hitz egingo dute.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide