Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Mikel Arregi izango da Zestoako alkate beste lau urtez. Datorren agintaldian zortzi zinegotzi izango ditu EH Bilduk eta hiru EAJk. Hauteskundeen biharamunean, Arregirekin izan gara, eta atzoko egunaren balorazioa egiteko eskatu diogu.
Emaitzak era baikorrean baloratu ditu Arregik, “gorputzaldi ona daukagu, udaletxean inoiz izandako ordezkaritzarik handiena izatea tokatu zaigu”. Herritarren “eskuzabaltasuna” eskertu du alkateak, eta garaipena umiltasunez hartuko dutela gaineratu du.”Espero baino emaitza hobeak izan dira eta herritarrek emandako babesa benetan eskertzen dugu. Erantzukizun handia da, eta gure betebeharra da honi aurre egitea, gure onena emanez, eta euforia alde batera utzita”.
Hauteskundeetako emaitzak: