Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Mikel Ibarguren idazle zestoarra atxilotu zuen Frantziako Poliziak joan den ostiralean, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga zeharkatu zuten bost etorkin furgoneta batean hartu ostean. Naiz hedabideak informatu duenez, Hendaiako polizia-etxean izan zuten atxilotuta larunbat arratsaldera arte.
Ibargurenek Naizi azaldu dionez, Biriatuko bidesaritik hurbil bost migratzaile ikusi zituen ostiralean, errepide bazterrean, eta furgonetan hartu zituen, Baionako Pausu zentrora eramateko: “Tamalez lehenagotik ere gertaera larriak bizi izan ditugunez etorkinekin, pentsatu nuen pertsona horien segurtasuna bermatze aldera onena zela”. Bidean zirela, Bidarte inguruan atzeman zituzten Poliziak. Migratzaileak Irunera bueltan eraman zituzten, baina Ibargurenek azaldutakoaren arabera, ordu batzuk geroago Baionara iristea lortu zuten gazteek.