Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo iluntzean estreinatu zen Puntu Koma websaila EITBren webgunean. Mikel Ibargurenek hartu du parte proiektu honetan, Iñake Irastorza, Iñigo Gastesi, Sara Cozar, Iñaki Beraetxe, Fariba Sheikhan eta Enrike Amilibia aktoreekin batera. Hamar minutuko sei atalez osatutako lana da eta egunero atal bat izango da ikusgai, iluntzeko 22:15etatik aurrera EITBren webguneko “Serie Digitalak” atalean. Ekainaren 10etik aurrera, ETB1en ikusteko aukera egongo da.
Ikusi hemen lehen atala.