Albisteak
Ekain kobazuloaren aurkikuntzaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute Victoria Eugenian
— 2019-06-05Datorren larunbatean, ekainak 8, beteko dira 50 urte Ekaingo koba aurkitu zutenetik. Urteurren borobila dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte, horien artean, ostiralean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo den ekitaldia. Ekain aurkitu zutenak omenduko dituzte ostiraleko galan. Bertan izango dira Rafael Rezabal eta Andoni Albizuri azpeitiarrak eta Maria Jesus Arregi, Albizuri zenaren alarguna.
Ekitaldia ikusleak kobara eta bertako pinturetara eramango dituen bidaia izango da. Tanya Tagaq abeslari inuita izango da bertan eta ‘Dantzaz’ taldearen koreografiek lagunduko dute Tagaqen musika. Ekaingo aurkikuntzari buruzko dokumentala ere estreinatuko dute eta ekitaldira joaten direnek liburu monografikoa jasoko dute. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrerak aurrez erosi behar dira Victoria Eugenia Antzokiaren webgunean.
Egin zaitez bazkide