Albisteak

‘Mikra’ ikuskizunaren emanaldia izango da hilaren 30ean Arroabean

Irungo Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak  irailean estreinatu zuen ‘Mikra’ ikuskizuna eskainiko du hilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan,  Arroabeko Joxe Miel Plazan. Sarrerak aurrez erreserbatzea ezinbestekoa izango da. Horretarako, Zestoako Turismo Bulegora deitu daiteke gaurtik aurrera (943 86 88 11) eta izen-abizenak eta telefonoa eman.

Herritarrek lehentasuna izango dute sarrerak eskuratzerako orduan. Hori bermatu ahal izateko, urriaren 28ra arte herritarrek bakarrik eman ahal izango dute izena eta hilaren 28an, sarrerak egongo balira, zabalduko litzateke izen-ematea bertakoak ez direnentzat.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide