Albisteak
Neurri murriztaileak indarrean izango dira gaurtik aurrera
— 2020-10-23Joan den asteburuan Eusko Jaurlaritzak iragarri zituen neurri murriztaileak gaur sartuko dira indarrean. Neurri horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa guztian izango dute eragina. Gaurtik aurrera, tabernek gauerdian itxi beharko dute, edukiera %50era murriztuko da ostalaritzako jarduera guztietan, kultur ekitaldietan eta abarretan eta elkarte gastronomikoak itxita egongo dira. Eskola kirola eten egingo da. Kontaktu fisikorik gabe eta beti ere sei pertsonatik beherako taldetan kirola egin ahal izango da. Sei pertsona baino gehiago biltzea debekatzea ez du onartu auzitegiak baina horrelakorik ez egitea gomendatu egin dute .
Semaforo gorriko herriak
Egoera epidemiologiko larria duten herrietan neurri murriztaile gehiago ezartzea erabaki zuen atzo Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) aholku batzordeak. Gipuzkoako 25 herrietan izango dute eragina neurriek, esaterako, Azpeitian, Azkoitian eta Zumaian. Herri hauetan, kirol jarduera guztiak etengo dituzte, lehiaketa ofizialetakoak izan ezik, beraz, kirola bakarka soilik egin ahal izango da. Taberna eta saltokiek iluntzeko 21:00etan itxita egon beharko dute. Haur parkeak, terrazak eta parke publikoak ere ezingo dira erabili ordu horretatik aurrera. Neurri zorrotzez gain, zenbait gomendio orokor ere eman ditu Osasun Sailak, herri horietako mugikortasuna eta jarduera murrizteko asmoz. Beharrezkoa ez bada, herritik ez atera eta herrira ez sartzeko aholkatu dute eta ezinbestekoak ez diren gizarte jarduerak ekiditeko.
Egin zaitez bazkide