Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Telefono mugikorrei ahalik eta etekin gehien ateratzeko ikastaroa antolatu du 3Z elkarteak datorren astelehenerako, hilak 26. Orokorrean, mugikorrak modu egokian erabiltzen ikasiko dute parte hartzen dutenek. WhatsAppa eta bestelako sare sozialak nola erabiltzen diren ere ikasiko dute. Hitzordua arratsaldeko 16:00etan izango da, jubilatuen taberna atarian.