Albisteak

Min eta Gailu taldeen kontzertuak izango dira zapatuan Gaztetxean

Gabonen atarian, Zestoako Gazte Asanbladako kideek kontzertuak antolatu dituzte larunbaterako, hilaren 20rako. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira Gaztetxean, eta oraingo honetan Min eta Gailu taldeak igoko dira oholtzara. Min taldeak bere lehen kontzertua izango du zapatuan. Gailu taldea, berriz, 1997an sortutako talde andoaindarra da, hainbat urteetako etenaren ostean, 2021ean itzuli ziren berriz oholtzara.

Sarrerak zortzi euro balioko dute langileentzat, eta bost euro ordaindu beharko dituzte ikasleek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide