Mintzalagun martxan da berriro
— 2023-09-21Euskara jakin badakizu, baina kostatu egiten zaizu erabiltzea, izan lotsagatik, izan ustez gutxi dakizulako…? Euskara praktikatu nahi baduzu edota euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu beste norbaiti, kafe edo garagardo baten bueltan, mendian, poteoan… jarri gurekin harremanetan! Adinaren edota zaletasunen arabera batu ohi gara mintzataldeak, presiorik gabe, ondo datorkigunean.
Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide