Mintzalagun online ere bai

Hamaika modu eskaintzen ditugu euskaraz praktikatzeko. Urrian ekin genion mintzataldeak aurrez aurre batzeari, baina bada beste aukerarik! Izan ere, askoren arazoa izaten da bizitza, lana eta bestelakoak uztartzea. Ba ote da beste modurik? Bai, horixe: mintzapraktika online! Online eskaintza oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta ordutegia edo distantzia tarteko, euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez baduzu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango duzue beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.

Izen-ematea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik. Izena emateko, ONLINE modalitatea sakatu lotura honetan, eta aukeratu gustuko egun(ak) eta ordutegia(k).

Animatu, eta eman izena, erraza da!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide