Mintzalaguneko Rita Zabala eta Cristina Sanchezek beraien esperientzia kontatu digute
— 2021-06-16Rita Zabala eta Cristina Sanchez aurtengo ikasturtean animatu dira Mintzalagun egitasmoan parte hartzera. Izan ere, Cristina ikaslea da Zestoako AEK euskaltegian eta irailean egitasmoaren berri jaso zuenean interesa zuela esan zigun. Euskara ikasteko bidean lagun izango zuen norbait behar eta Ritari komentatu orduko baiezkoa eman zigun. Ikasturte bateko ibilbidea burutu dute eta hona hemen kontatu digutena:
1.- Zergatik eman zenuen izena?
Cristina: euskaraz hitz egiterakoan beldurra eta lotsa ez sentitzeko.
Rita: euskara ikasi edo hobetu nahi duenari laguntzea gustatzen zaidalako.
2.- Zer moduz moldatu zarete taldean?
Zoragarri moldatu gara
3.- Aurtengo ikasturtea berezia izan da Covid-19a dela eta. Izan ere, momentuko osasun egoerek elkartzea asko zaildu dute. Nola moldatu zarete?
Bi aldiz online formatua erabili genuen, baina ez du aurrez aurrekoarekin zerikusirik. Beraz, urte osoan zehar aurrez aurre elkartu gara. Kafetegiak zabalik zirenean bertan elkartuz eta bestela kalean elkartzen ginen.
4.- Animatuko zenituzkete zestoarrak Mintzalagun egitasmoan parte hartzera? Zer irabazi duzu / duzue bertan parte hartuta?
Zalantzarik gabe animatuko genituzke. Biok lagun on bat aurkitu dugu eta gainera beldurrik gabe hitz egiteko tokia aurkitu duela dio Cristinak.
Egin zaitez bazkide