Mintzataldeak, online ere bai!
— 2022-11-14Euskara badakizu, baina hitz egitea kostatzen al zaizu? Badakizu praktikatu ezean, ezer ez dela aldatuko! Askoren arazoa izaten da geure bizitza, lana eta bestelakoak uztartzea. Hona hemen irtenbidea: mintzapraktika online! Online eskaintza oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta ordutegia edo distantzia tarteko, euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez baduzu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango duzue beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.
Izen-ematea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik. Izena emateko, ONLINE modalitatea sakatu beheko lotura honetan, eta aukeratu gustuko egun(ak) eta ordutegia(k).
Animatu, eta eman izena!
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide