Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udal liburutegiak antolatuta, Miru ipuin kontalaria izan da atzo, astelehena eta gaur, liburutegian. Zestoako LH1eko hiru gela eta Aizarnako eskolako ikasleak izan ziren atzo eta LH2koak bi txandatan gaur arratsaldean. Azken urteetan, udaleku garaian antolatu izan ditu liburutegiak emanaldi hauek baina aurten udalekurik ezin egin izan denez, eskola ordutan egin dute. Irakurzaletasuna modu atseginean bultzatzea du besteak beste helburu ekintza honek