Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Gazte Asanbladak udako prestatutako ekintzen baitan Miseriaren adarrak bertso saioa izango da datorren ostegunean, hilak 24, Zentroko Gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da saioa, eta Maddi Sarasua, Unai Eizagirre Attola, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi bertsolariak igoko dira oholtza gainera.
Bertso ekimen hau Ekida Arte Ekimen Sozialistaren eskutik jarri zuten martxan duela hilabete batzuk. Bat-bateko bertsoez gain, bertso musikatuak eta bertso jarriek ere lekua dute emanaldian. Edozein giro eta entzuletara moldatzen den saioa dela azpimarratu dute antolatzaileek. Sarrera doakoa izango da eta saioaren ondoren pintxo-potea egongo da.