Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Montse Atxega, Zestoako EAJko zinegotziak gaur goizean jakinarazi du bere dimisioa udalean. Horrez gain, bere Facebookean azalpen batzuk idatzi ditu dimisioaren harira. “Batzuetan nahi ez ditugun erabakiak hartu behar ditugu” dio Atxegak. 2015ean sorpresaz eta arduraz hartu zuela kargua, ilusioz ekin ziola lanari “baina kontrolatu ezin dituzun erabakiak izaten dira eta batzuetan bakoitzak jartzen du muga”. Momentu txarrak ahaztu eta 15 hilabete hauetan ezagutu duen jendea eta bizi izan dituen momentu onak ekarri nahi izan ditu gogora. Josetxo Mendizabal alkatearen, udaleko bere saileko lankideen, herriko bi zaharren egoitzako kideen… laguntza eta lana ere eskertu nahi izan ditu.