Albisteak
Mundu zabaletik iritsitako ipuin kontaketekin hasi dira Aizarnan
— 2025-04-09Herriko hainbat eragilek antolatutako Hitzetik Loratu egitarauaren baitan, mundu zabaleko ipuinen lehenengo kontaketa saioa egin zen atzo, apirilaren 8an, Aizarnan. Guztira hiru saio izango dira; gainontzeko biak Arroabean eta Zestoan izango dira.
Zestoan bizi diren emakumeek bilduma batean oinarritutako hiru ipuin kontatu zituzten. Ipuin hauek beste herrialde batzuetan idatzitakoak dira, eta lehenik jatorrizko hizkuntzan kontatu zituzten, ondoren euskaraz.
Antolatzaileen hitzetan, “beste hizkuntza batean zerbait entzutean, atentzioa azkar galtzen dela argi ikusi da. Bereziki nabarmena izan da haurrekin egindako saio honetan”.
Hauek izango dira gainontzeko bi saioak:
Bigarren saioa: Arroabean izango da, apirilaren 11n, ostiralean, arratsaldeko 16:30ean. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako mailako haurrei zuzenduta egongo da.
Hirugarren eta azken saioa: Zestoan egingo da, apirilaren 15ean, asteartean, arratsaldeko 17:30ean. Oraingoan, saioa Haur Hezkuntzako haurrei soilik bideratuta egongo da.
Egin zaitez bazkide